Entitate parte-hartzaileak

FRONTE POLISARIOA

Jadiyetu El Mohtar
Oubi Bouchraya Bachir

Saguia el Hamra eta Río de Oro askatzearen aldeko Herri Frontea, 70eko hamarkadan saharar zibilek espainiar kolonialismoari aurre egiteko sortutako askapen mugimendua da. Gaur egun, Marokoren okupaziopean, mugimendu horrek bizirik dirau, eta NBEk saharar herriaren ordezkari bakartzat eta, beraz, bere interesen defendatzailetzat aitortzen du

WSNS

Tesh Sidi

“Mendebaldeko Sahara ez dago salgai” (WSNS, ingelesezko sigletan), Mendebaldeko Saharako baliabide naturalen espoliazioaren aurkako nazioarteko kanpaina da, Saharako gizarte zibileko, lurralde okupatuetako, errefuxiatu-eremuetako eta diasporako hainbat erakundek bultzatua.

MunduBat

Monica Alonso

Mundubat GGKE bat da, hainbat errealitate sozial eta testuingurutatik datozen pertsonek osatzen dute, eta mundu-ordena aldatzeko konpromisoa hartzen du. 457 laguntzaile ditu, 150 boluntario eta 12 herrialdetan du presentzia.

OMAL

Gonzalo Fernadez

ACAPS Cataluña

Sonia Herrero

Saharar Herriaren Lagunak Elkarte Katalanen Federazioak erakunde katalanak biltzen ditu, saharar herriaren borrokarekin solidarioak, Tindufeko errefuxiatu-guneetan eta Marokoko erresumak okupatutako lurraldeetan sahararrei laguntzeko proiektuak garatuz.

AREN

Lahsen Dalil

Mendebaldeko Saharan Natura Baliabideen Monitoreorako eta Ingurumenaren Babeserako Elkartea Aaiun hiri okupatuan (Mendebaldeko Sahara) ezarri zen 2015eko apirilaren 10ean. Bere helburua Saharako baliabide naturalen erabileran egiten diren eskubide-urraketak salatzeko lan egitea da, saharar herriak garapen ekonomiko eta soziala lor dezan eta ingurune seguru eta garbian bizi dadin, sahararrek independentzia eta askatasunerako eskubidea lortu arte, bidezko erreferendum askea antolatuta.

Frontera Cero

Diana Fernández

Frontera Cero bidezko kausei, herri senideekiko bidegabekeriei ikusgarritasuna eta ahotsa emateko sortu den erakundea da, gizartean eragin handiko lana egin nahi duena, gizarteak beste alde batera begira jarrai ez dezan. Saharar herria askatzeko, bere eskubideak defendatzeko eta erbesteratutako herri baten sufrimendua ezagutarazteko lan egiten du.

APRASE

Sidi Talebbuia

Espainian aritzen diren abokatu sahararrek osatutako erakundea da APRASE. Besteak beste, honako helburu hauek dituzte abokatu sahararrek: Marokok okupatutako Saharako eremuetan giza eskubideen urraketa sistematikoa eta Saharar Herriaren baliabide naturalen arpilatze masiboa salatzea, Fronte Polisarioari eta Saharako Errepublikako erakundeei autoderminazio-prozesuan laguntzea, Espainian Saharako diasporari eragiten dioten gai juridikoetan kontsulta-organo gisa jardutea.

AIODH

Juan Soroeta

Giza Eskubideak Behatzeko Nazioarteko Elkartea (AIODH) irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, giza eskubideen alde mundu osoan diharduten ekintzaileei laguntzea helburu duena,  eskubide horiek izanda zibilak, politikoak, ekonomikoak, sozialak edo kulturalak eta batez ere, ingurumenekoak.

Bere jarduera nagusien artean daude, besteak beste, giza eskubideen aldeko aktibisten aurkako prozedura judizialetan behaketa juridikoak egiteko misioak, eta prozedura horietan nazioarteko kanonak errespetatzen diren ala ez ziurtatu, bidezko epaiketen bitartez.

BDS Palestina

Eneko Calle

Boycott, Divestment and Sanctions (BDS) Palestinako mugimendua da, hainbat kanpaina eta desinbertsio-estrategien bidez, Israelek Palestinan duen okupazioa amaitzea helburu duena.

WSRW

Cristina Martínez

Western Sahara Resource Watch (WSRW) Mendebaldeko Saharako herriarekiko elkartasunean ari da lanean, Marokok bere lurraldea legez kanpo okupatuarren.

Nazioarteko zuzenbidea oinarri hartuta eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren, Nazio Batuen eta Afrikar Batasunaren funtsezko irizpideetan oinarrituta, Western Sahara Resource Watch-ek dio autonomiaz besteko lurraldeko merkataritza-eragiketak legalki eta politikoki defendagarritzat har daitezkeela, baldin eta saharar herriak onartu baditu.

SAP

Jalihenna Mohamed

SAP saharar baseko boluntarioen erakundea da, eta Aljeriako hego-mendebaldeko saharar errefuxiatu-esparruetan du egoitza. Arpilatzearen aurkako Saharako Kanpaina (SCAP) oinarri hartuta hasi zuen bere bidea. Kanpaina hori 2015eko otsailean abiarazi zuten ekintzaile saharar askok, hainbat erakunde eta boluntario talderen izenean. Gure aldarrikapena honako hau da: Herriaren onespena Mendebaldeko Sahararen baliabideen onuraren gainetik dagoe, subiranotasuna, gure ustez, herriarena bakarrik delako.