ANTOLATZEN DU:
FINANTZATZEN DU:
KOLABORATZAILEAK:
KOLABORATZAILEAK:
Arabako Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkartea Saharako Herriarekiko elkartasunaren, giza eskubideen eta garapenerako lankidetzaren arloan lan egiten duen gobernuz kanpoko erakundea da. 1980ko hamarkadaren erdialdean hasi zen lanean, Saharako herriari autodeterminazioaren aldeko borrokan laguntzeko, Arabako herritarrak sentsibilizatuz babeslekuak eta okupazioak Saharako herriarentzat dituen arrazoi eta ondorioez, gaur egun oraindik XXI. mendean, Afrikako azken kolonia baita.
Gure helburua da Mendebaldeko Saharako herriak autodeterminazio-eskubide legitimoa erabiltzea eta Erreferendum batean herrialdearen etorkizuna erabakitzea, Nazio Batuen ebazpenek agintzen duten bezala.
Hala ere, gizarte-aldaketarako eragile gisa lan egiten dugun sareen eta erakundeen mugimendu zabal baten parte sentitzen gara, eta herritar kontziente eta konprometituen alde egiten dugu; horretarako, hobekien ezagutzen dugun errealitatetik egiten dugu lan, Mendebaldeko Sahararenetik, alegia. Ezinbestean, gizartea eraldatzeko eta mundu hobea, bidezkoagoa, zuzenagoa eta baketsuagoa bilatzeko konpromisoa hartzen duten aktoreak gara.
Arabako SEADen Lagunen elkarteak dagoeneko sustatu ditu espoliazioarekin lotutako proiektuak. Besteak beste:
Mendebaldeko Saharako baliabide naturalen bidegabeko ustiapenari eta Afrikako azken koloniaren deskolonizatzeari amaiera emateko lan egiten dugun saharar talde bat gara. Ozen aldarrikatzen dugu gure herria dela gure lurren baliabide naturalen subirano bakarra.
Ez dugu inola ere onartzen multinazionalen legez kanpoko espoliazioa, Marokorekin kontratu eta akordio komertzialak sinatzen baitituzte, giza eskubideak sistematikoki urratzen dituztenak eta Mendebaldeko Sahararen legez kanpoko okupazioa duela 45 urtetik gora legitimatzen dutenak.
Gure ametsa handinahia da, independentzia da lehen urratsa, baina ez da amaituko harik eta, garapen iraunkorra bermatuta, sahararrentzat eta eskualde osoarentzat justizia, askatasuna eta berdintasuna egon arte, baita ingurumenaren babesa ere.
Alimentando Sonrisas Saharauis elkarte sozial eta humanitarioa da, gizarte arloko profesionalek osatua, eta Tindoufeko Saharako Errefuxiatuen Kanpamentuetan eta Gasteizen garatzen du bere jarduera, batez ere. Elkartea, laguntzeko ez ezik, orain arte ia ezezaguna eta ahaztua zen errealitate batera hurbiltzeko aukera ere bada; isilarazi zituzten eta orain inoiz baino gehiago gure elkartasunaren beharra duten pertsonei protagonismoa eta ahotsa emateko.
Hainbat proiekturen bidez, Tindoufeko (Aljeria) kanpamendu sahararretako errefuxiatuen bizi-kalitatea hobetzea da gure egitekoa, bai eta saharar herriaren errealitate sozial, historiko eta kulturalarekiko kontzientziazioa, ezagutza eta hurbilketa sustatzea ere.