Bakarrizketa
Urriaren 20an,
19:00etan Aldabe Gizarte Etxean (Vitoria-Gasteiz)
Sergio Arrospidek, oraingo honetan, saharar herriak jasaten dituen baliabide naturalen espoliazioari begirada kritikoz heltzeko umorezko espazio bat eskaintzen digu. Kontsumitzen ditugun produktuen jatorriaz kontzientziatzeko gune bat, baina baita ondo pasatzeko ere.
Sergio Arrospidek ibilbide luzea egin du aktore, gidoilari eta telebistako aurkezle gisa, eta ETBko “y Punto”, “Qué te estás contando” edo “El concurso de monólogos de Radio Euskadi” saioetan parte hartu du.
17 urte baino gehiago daramatza komedian, eta, bere hitzetan, “Gauzak serioegi ez hartzeko ahalmena du”.
Oraingoan, urriaren 20an Aldabeko gizarte etxean 19:00etan Saharako baliabide naturalen espoliazioari buruzko bakarrizketa aurkeztuko digu.