Informazio-standa

Urriaren 13, 15, 20an
Santa Barbara plazako merkatuan (Vitoria-Gasteiz)

Urriaren 13, 15 eta 20an Santa Barbara plazako merkatuan aurkituko gaituzue Mendebaldeko Saharan espoliazioa nola gertatzen den eta horren konplize ez izateko zer egin dezakegun jakinarazteko. Saharar espoliazioaren aurkako jardunaldiei buruzko informazioa ere emango dugu, eta Sergio Arrospidek aurkeztutako bakarrizketan parte hartzeko aukera izango duzue. Zuen zain gaude!