“Egin planto espoliazioari” jardunaldiak
Urriaren 21 eta 22an
Europa Biltzar Jauregia (Vitoria-Gasteiz)
Elkarte gisa, Marokok Mendebaldeko Saharan duen okupazioa, horren zergatia eta ondorioak eta horren aurrean zer egin dezakegun ezagutaraztea da gure helburua.
Hori dela eta, Arabako SEADen Lagunen Elkarteak, Western Sahara is not for Sale (WSNS) eta Alimentando Sonrisas Saharauis elkarteekin lankidetzan, kongresu hau antolatu du. Bertan, zenbait erakundek hainbat txosten eta ikerketa aurkezteko aukera izango dute sahararrek beren lurrak arpilatzearen ondorioz jasaten dituzten giza eskubideen urraketak eta indarkeria sistematikoa salatzeko.